Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 30 laukotxapeldunGipuzkoako Kopako finalak jokatu dituzte Sanloko hiru eskubaloi taldek joan den asteburuan. Senior emakumeen Lauko taldeak bakarrik lortu zuen baina titulua. (argazkiak dauzka)

Sanloko senior mailako taldeek, Laukok eta Alcorta Forging Groupek zaleen aurrean jokatu zuten Gipuzkoako Kopako finala, joan den zapatuan, Olaizaga kiroldegian. Laukok Zarauzko Aiala taldearen aurka jokatu zuen eta elgoibartarrak nagusitu ziren 30-35eko emaitzarekin (ikus partidako argazkiak). Nesken taldea kopa jasotzen ikusi ostean irten ziren kantxara senior gizonen mailako finala jokatu zuten Alcorta Forging Group eta Errenteriako Ereintza taldea. Partida lehiatua eta gogorra jokatu zuten bi taldeek. Oreretarrek partida hasieran aurrea hartu zuten markagailuan eta abantailari eusten asmatu zuten. Bost goleko aldeaz irabazi zuten finala (30-25).
Azkenik, Bankoa kadete mutilen taldeak Irunen jokatu zuen Gipuzkoako Kopako finala. Elgoibartarrekin batera, Zarautz eta Bidasoa taldeek jokatu zuten hiru taldeen arteko finala. Lehen partidan gol bakarreko aldeaz galdu zuten elgoibartarrek zarauztarren aurka, 17-18. Bidasoaren aurkako partidan 20-22 irabazi zuten Bankoakoek, baina ez zen titulua eskuratzeko nahikoa izan. Zarautzeko taldeak irabazi zuen txapelketa, Bidasoari 24-16 irabazita.
Honenbestez, zortzi final jokatu dituzte amaitzear den denboraldian Sanloko taldeek.

2015 05 30 alcortakopakofinala

2015 05 30 alcortakopakofinala1

2015 05 30 alcortakopakofinaladefentsa

2015 05 30 alcortakopakofinalah1

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza