Iosu Juaristi gailendu da Neguko XC Contest parapente ligan, standard kategorian

Barren.eus 2019ko api. 11a, 10:57

Iosu Juaristi parapente pilotu elgoibartarrak lehen postua lortu du Neguko XC Contest ligan, Standard mailan, eta bosgarren postua sailkapen orokorrean. Txapelketa honetan neguan eginiko sei hegaldi luzeenak hartzen dituzte kontuan.

Parapente pilotuek eurek eman behar dute eginiko hegaldien berri. Guztira, lehiatu diren 27 pilotuen artean 276 hegaldi egin dituzte, eta horietako 133 hegaldi izan dira lau kilometro baino luzeagoak (lerro zuzenean). Urtarriaren 1etik martxoaren 31ra arte eginiko hegaldiak dira. Antolatzaileek diotenez, negua ez da sasoirik egokiena inguruotan hegaldi luzeak egiteko, baina neguko txapelketa honekin Euskal Herriko parapente pilotuen arteko "pike sanoa" sustatu nahi izan dute.

IƱigo Redin nafarrak egin zuen hegaldirik luzeena, 105,75 kilmetroko hegaldia, eta sailkapen nagusiko lehen postua ere berarentzat izan zen. Iosu Juaristik eginiko hegaldi luzeenak honakoak izan ziren: Eulatetik Gasteizera (44 kilometro), Erniotik Debara (22 kilometro) eta kostaldean 21 kilometrokoa.

2019 04 11 iosu juaristi txabola parapente elgoibar

2019 04 11 iosu juaristi txabola parapente elgoibar airean

2019 04 11 iosu juaristi txabola parapente elgoibar hegaldien mapa