Sanloko Astigarraga eta Lauko taldeek zaleen aurrean jokatuko dituzte asteburuan denboraldiko partida garrantzitsuenak

Barren.eus 2019ko api. 9a, 15:33

Jakinekoa zen Astigarraga GYS Sport taldeak jubenil nesken Espainiako Txapelketako zortzi sektoreetako bat Elgoibarren jokatu behar zuela, datorren asteburuan, hain zuzen ere. Ez da, baina, zaleen aurrean partida garrantzitsuak jokatuko dituen Sanloko talde bakarra izango, Laukok Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzeko postu bat izango baitu jokoan Olaizagan jokatuko den lauko finalean. 

Jubenil nesken Espainiako Txapelketako zortzi sektoreetako bat jokatuko dute barixakutik domekara, Olaizaga kiroldegian. Lau talde lehiatuko dira elkarren aurka, sei partidatan. Etxeko taldeak, Astigarraga GYS Sport taldeak, Liberbank Pereda (Kantabria), Angel Optico Zamora (Zamora) eta Malkaitz Eskubaloia (Nafarroa) izango ditu aurkari. Irabazleak azken faserako sailkatzea lortuko du. Asteburuan jokatuko diren zortzi sektoreetako irabazleek, zortzi talde onenek, jokatuko dute Espainiako txapelketako azken fasea. Sanlok Elgoibarko fasearen ordutegien berri man du. Astigarragak barixakuan (apirilak 12) jokatuko den lehen jardunaldiko bigarren partida jokatuko du, 19:30ean, Angel Optico Zamora taldearen aurka. Zapatuan Liberbank BM Pereda taldearen aurka jokatuko dute elgoibartarrek, 13:15ean. Hirugarren jardunaldian, domekan, Nafarroako Malkaitz Eskubaloia taldearen aurka jokatuko du Astigarragak, 13:15ean hasiko den neurketan. (Partida guztien ordutegia)

 • Laukok igoera fasean en nahi du
Senior emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatu nahi duten lau taldek Olaizaga kiroldegian izango dute jokoan postu bat asteburuan, zapatuan eta domekan. Lauko final formatuan jokatuko dute. Zapatuan (apirilak 13) Donostiako Bera-Berak eta Zarauzko Aialak jokatuko dute elkarren aurkako partida, 17:30ean. Lauko Elgoibarrek eta Portugaleteko C.B. Jarrilleras taldeek jokatuko dute bigarren finalerdia, 19:30ean. Zapatuko partidak irabazten dituzten bi taldeek domekan jokatuko dute finala, 9:45ean. Irabazleak Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko du.

Liga txapelketan lehen postua eskuratu zuen Basauriko Indupime taldeak zuzenean lortu zuen igoera fasea jokatzeko sailkapena. Sailkapeneko bigarrenetik bosgarren postuetara sailkatutako taldeek jokatuko dute Elgoibarko fasea. Laukok bigarren postuan amaitu zen liga txapelketa, eta horregatik izago du aurkari bosgarren sailkatu zen Jarrilleras taldea. (ikus sailkapena)

2019 04 09 sanlo astigarraga elgoibar kartela espainia txapelketa olaizaga

∞Lotura duten albisteak