Nesken artean futbola sustatzeko helburuarekin antolatu du C.D. Elgoibarrek Nesken Futbolaren Eguna. Tamalez, euriaren erruz, aurreikusita zutena baino motzagoa izan zen Kalegoen plazan egin zuten ekitaldia.
Realeko teknikariek gidatutako saioan parte hartu zuten neskek, eta baita C.D. Elgoibarko Futbol eskolan diharduten hainbat mutilek ere, baina, euria hasi zen 16:00ak inguruan eta Kalegoen plazako zorua labaina eta arriskutsua da bustia baldin badago. Hortaz, 18:00etan eman zuten amaitutzat 17:30etik 19:00era aurreikusita zuten ekitaldia. Amaieran, Realeko emakumezkoen taldeko jokalariek sinatutako baloi bat zozkatu zuten eta argazki bat ere atera zuten Elgoibar Kirolaren Europako Herri dela adierazten duen banderarekin.
∞Lotura duten albisteak
- Nesken Futbolaren Eguna antolatu du C.D. Elgoibarrek barixakurako (2019-04-02)
-
Futbol harrobia plazara atera zuen C.D. Elgoibarrek (2018-04-16)
- Nesken artean futbola sustatzeko entrenamenduak eskaini dituzte Mintxetan C.D. Elgoibarrek eta Realak (2017-09-05)
- C.D. Elgoibarrek Udalaren errekonozimendua jaso du (2017-05-20)