Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketa

Barren.eus 2019ko api. 3a, 13:43

Carlos Mediavilla, Lus Epelde eta Javier Quiros Mugertza krosari buruzko bosgarren argazki lehiaketako sarituak. Gaur egin dute Mintxeta Atletismo Taldeak antolatzen duen argazki lehiaketako sari bnaketa.

Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, 26 argazki aurkeztu dira Mugertza krosari buruzko bosgarren lehiaketara, iazko lehiaketara aurkeztutako argazki kopurua errepikatu da, alegia. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Tantaka taberna egon dira ikusgai hilabetez, eta argazki gustukoenari botoa emateko aukera izan dute herritarrek. Epaimahaiak Carlos Mediavilla urretxuarrak aurkeztutako 'Onena II' izeneko argazkiari eman dio lehen saria. Gizonezkoen lasterketa irabazi zuen Rhonex Kipruto ageri da zuri-beltzeko argazkian. Argazkiaren "argitasuna, uniformetasuna ikuspuntua" goraipatu ditu epaimahaiak. Luis Epelde azkoitiarrak irabazi du bigarren saria, Nekea izeneko argazkiagatik. Javier Quiros beasaindarrarentzat izan da Herritarren Saria, Salida argazkiagatik.
Krosak dituen koloreak eta ikusgarritasuna jaso dutela argazkietan nabarmendu dute argazki lehiaketako antolatzaileek.

2019 04 03 mugertza krosa argazki lehiaketa v edizioa irabazlea carlos mediavilla

2019 04 03 mugertza krosa argazki lehiaketa v edizioa luis epelde bigarrensaria 2

2019 04 03 mugertza krosa argazki lehiaketa v edizioa herritarrensaria javier quiros

2019 04 03 mugertza krosa argazki lehiaketa v edizioa luis epelde bigarrensaria

∞Lotura duten albisteak: