Iker Izagirre Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan lehiatzeko hautatuen artean

Barren.eus 2019ko mar. 27a, 13:32

Lagunak pilota eskolako Iker Izagirre elgoibartarrak Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan hartuko du parte, hautatua izan eta gero.

Apirilaren 6an hasiko da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Bigarren urteko alebin mailako hamar pilotari eta infantil mailako beste hamar lehiatuko dira, buruz buru.Denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenari erreparatzeaz gainera, parte hartzaileak aukeratzeko hautaketa probak egin zituzten, martxoaren 10ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta han nabarmendutakoekin osatu dute lehiatuko diren pilotarien behin betiko zerrenda. Horien artean da Lagunak pilota eskolako Iker Izagirre pilotari elgoibartarra. Alebinetan lehiatuko da.(informazio osoagoa gipuzkoapilota.eus)

Gainera, txapelketa horretako lehen bi jardunaldiak Elgoibarren jokatuko dituzte, ikastolako frontoian.Honako hamar pilotari hauek lehiatuko dira Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, alebinetan:

  • ALZELAI (Legazpi)
  • CASTRO (Sendi Ekintza)
  • IBARGUREN (Lapke)
  • ITURBE (Lapke)
  • IZAGIRRE (Lagunak)
  • KEREXETA (Aretxabaleta)
  • MADINA (Murumendi)
  • MURUA (Intxurre)
  • OSA (Aloña Mendi)
  • SEGUROLA (Gazteleku)

∞Lotura duten albisteak: