Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 23 bola jokoa idotorbe gipuzkoa txap angel ibarluzea elgoibar sanmigelIdotorbeko bola-tokian hasi zuten, zapatuan, Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Elgetako taldeko Iker Arizmendiarrieta gailendu zen eta bigarren egin zuen Angel Ibarluzeak.

72 bolarik hartu zuten parte Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako lehen jardunaldian, Idotorbeko bola-tokian. Berezia da aurtengo txapelketa, 50. ekitaldia baita. Gainera, Elgoibarren hasi eta bukatuko da, azken jardunaldiko jaurtialdia Aiastiako bola-tokian jokatuko baitute ekainaren 1ean.

Estreinako jaurtialdian Elgetako taldearekin diharduen Iker Arizmendiarrieta markinarra izan zen onena. Arizmendiarrietak zazpi txirlo bota zituen egin zituen hiru jaurtialditan. San Migel taldeko Angel Ibarluzea elgoibartarrak lortu zuen bigarren postua, sei txirlorekin. Floreaga taldeko Jose Muñoz azkoitiarra sailkatu zen hirugarren postuan, sei txirlo botata.

Taldekako sailkapenean Eibarko Asola Berri taldeak lortu zuen lehen postua, 17 txirlorekin. Bolari elgoibartarrek osatu zuten podiuma, San Migel A taldeak egin zuen bigarren (13 txirlo) eta San Migel B taldea sailkatu zen hirugarren postuan (11 txirlo).

Hurrengo jardunaldia martxoaren 30ean jokatuko dute, Bergarako San Joxepe bola-tokian.

2019 03 23 bola jokoa idotorbe elgoibar gipuzkoa txap 1 iker arizmendiarrieta

2019 03 23 boloak idotorbe elgoibar gipuzkoako txap

 

-

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza