Oñatin eta Eibarren lehiatu dira Elgoibarko igerilariak

Barren.eus 2019ko mar. 25a, 14:16

Elgoibar Igeriketa Taldeko gaztetxoek bi txapelketetan hartu zuten parte joan den martxoaren 23an: Oñatin benjaminek eta Eibarren alebinek.

Elgoibarko taldeko alebin igerilariek KZL txapelketako hirugarren jardunaldian hartu zuten parte, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Denek primeran pasa zutela azaldu dute taldeko arduradunek, eta igerilari batzuek lorturiko denborak eta postuak nabarmendu dituzte. Eneko Pastorrek bigarren postua lortu zuen 50 metroko lasterketan, krol estiloan, 33,59ko denbora eginda. Paula Calvok seigarren egin zuen 100 metroko bular estiloko lasterketan (1:55), eta Liher Juaristi zazpigarren postuan sailkatu zen 50 metroko bular estiloko proban (1:01).Egun berean lehiatu ziren alebin mailan diharduten igerilariak ere, Eibarren baina. Ligako bosgarren jardunaldian hartu zuten parte. Elgoibar Igeriketa Taldeko Jon Dominguezek laugarren postua eskuratu zuen 1.500 metroko proban, 24 minutu, 42 segundo eta 92 ehuneko denbora eginda.

2019 03 23 elgoibar igeriketa taldea seber eibarren martinegaz

2019 03 23 elgoibar igeriketa taldea seber onati

2019 03 23 elgoibar igeriketa taldea onati 1jpg