Hala, iaz Elgoibarren galdutako kopa berreskuratu dute donostiarrek. Maite Zugarrondo Bera Bera taldeko atezaina izendatu dute partidako jokalari onena, eta June Loidi Zuazo taldeko jokalari elgoibartarrak lore-sorta jaso du partida hasieran. Izan ere Loidik ezin izan du bere taldearekin Elgoibarren jokatu, Espainiako eskubaloi selekzioarekin jokatu berri baitu, martxoaren 21etik 23ra, Palenciako Nazioarteko Eskubaloi txapelketa. Suitza, Serbia eta Brasil (atzo jokatutako partidan) izan dituzte aurkari, eta partida guztiak irabazi ditu Espainiak.
Euskadiko Kopari dagokionez, Super Amara Bera-Bera taldeak Kukullaga Etxebarri kanporatu zuen zapatuan jokatu zuten finalerdietako partidan. Donostiarrek 22-28 irabazi zieten bizkaitarrei.
HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldoko talderi gehiago kosta zitzaion finalera ailegatzea, 22 eta 23 irabazi baitzion finalerdietako partida Aiala Zarautzi. Hala, Espainiako Ohorezko Mailan diharduten bi taldeek jokatu dute finala gaur, Zilarrezko Ohorezko Mailan diharduten Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeei irabazita.
∞Lotura duten albisteak:
-
Aurkeztu dute asteburuan Elgoibarren jokatuko duten eskubaloiko Euskal Kopa (2019-03-20)
- Euskal Kopako lauko finala Elgoibarren jokatuko dute aurten ere (2019-03-15)
- Zuazok gol bateko aldeaz irabazi dio finala Bera Berari, emozio handiko amaieran (2017-12-23)
- Zuazok eta Bera Berak jokatuko dute Euskal Kopako finala, Olaizaga kiroldegian (2017-12-23)
- Eskubaloi Kopako Lauko Finala Elgoibarren jokatuko da abenduaren 22an eta 23an (2017-12-13)