Elgoibarko Lagun Taldeako Aroa Saez txirrindulari gazteak hirugarren egin du Mendaron

Barren.eus 2019ko mar. 23a, 22:03

Alebinen, benjaminen eta infantilen txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur, hilak 23, Mendaroko Erramone industrialdean eta Elgoibarko Lagun Taldeako Aroa Saez txirrindulari gaztea hirugarren sailkatu da alebinetan. (Argazki bilduma dauka)

Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindularitza Eskolakoek antolatu dute lasterketa eta mailaka sailkatuta lehiatu dira txirrindulari gaztetxoak. Alebinetan, bi podium osatu dituzte, mutilena eta neskena. Mutiletan, Odei Salaberria gailendu da eta haren atzetik sartu dira helmugan Alex Davila eta Aner Irizar. Nesketan, berriz, Arantxa Anduaga izan da azkarrena eta Ainhize Lopez de Aretxabaleta eta Aroa Saez sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan. Infantiletan, ez da neskarik lehiatu eta honako hiru txirrindulari hauek osatu dute podiuma: Julen Ballinak, Unax Errastik eta Sabin Abarrategik. Benjaminetan ez dute sailkapenik osatu eta lehiatu diren guztiek domina bana jaso dute.

2019 03 23 Infantilak lasterketa Mendaron2019 03 23 Benjaminak lasterketa txirrindularitza Mendaro