Alebinen eta infantilen Mendaroko Txirrindulari Lasterketa jokatuko da bihar

Barren.eus 2019ko mar. 22a, 12:49

Txirrindulari gaztetxoek Mendaroko Erramone industrialdean neurtuko dituzte bihar indarrak. Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatu du lasterketa.

Txirrindulari alebinak eta infantilak lehiatuko dira, mailaka sailkatuta. Industrialdera mugatuko da lasterketa, duten adinagatik ezin dutelako errepidera irten. Elgoibarko eta Mendaroko txirrindulariak ere lehiatuko dira tartean. 

Lasterketa 16:30ean hasiko da.