5.600 kontaktu baino gehiago egin ditu Garek EG2ETS adierazgarri bereziarekin

Barren.eus 2019ko mar. 22a, 11:38

Elgoibar Europako Kirolaren Herria dela jakinarazteko mezua zabaldu du uhinetan Elgoibarko GARE irratizaleen taldeak, eta hilabetean mundu guztiko irratizaleekin 5.600 kontaktutik gora egin dituztela jakinarazi dute.

"Inondik inora ez genuen espero horrebeste kontaktu egitea eta ezta horren urrun ailegatuko ginenik ere", azaldu du GARE taldeko kide Roberto Sanchezek. Mundu guztiko irratizaleen artean zabaldu dute EG2ETS adierazgarri berezia. "Australia, Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Europa osoan; eta, Espainia goitik behera", zehaztu du.
Elgoibar Europako Kirolaren Herria dela munduko irratizalen artean ezagutzera ematea izan da ekimenaren asmoa. Hilabeterako baimena zuten EG2ETS adierazgarri berezia erabiltzeko, baina abuztuan berriro martxan jartzeko aukera aztertzen ari dira, baina egun bakarrerako izango litzateke.

www.qrz.com/lookup web orrialdeko bilatzailean EG2ETS idatzita ekimenaren inguruko informazio osoagoa.

Lotura duten albisteak:

2019 03 22 gare irratizaleak elgoibar kirol herri europa roberto sanchez