Aurkeztu dute asteburuan Elgoibarren jokatuko duten eskubaloiko Euskal Kopa

Barren.eus 2019ko mar. 20a, 18:42

2019ko Emakumezkoen Euskadiko eskubaloi Kopako lauko finala Olaizaga kiroldegian jokatuko dute, zapatuan eta domekan, eta antolatzaileek eta babesleek gaur aurkeztu dute txapelketa.

Aiala Zarautz, Kukullaga-Etxebarri, Super Amara Bera-Bera eta Zuazo taldeak lehiatuko dira Elgoibarren jokatuko den Euskal Kopan

Gaur goizean aurkeztu dute txapelketa udaletxean, eta aurkezpenean parte hartu dute, Ane Beitia alkateak, Gorka Garaizabal Kirol zinegotziak, Ernesto Rodríguez Sanloko zuzendariordeak eta Jose Manuel Ruiz de Cenzano Euskadiko Eskubaloi Federazioko lehendakariak. Eskubaloiko Euskadi Kopak hainbat antolatzaile eta laguntzaile ditu: Elgoibarko Udala, Sanlo Eskubaloi Taldea, Euskadiko Eskubaloi Federazioa, Basque Team, Rasán, Lasshoa eta Viña Pomal.
Aurkezpenean jakinarazi dutenez, streaming bidez zuzenean emango dituzte partida guztiak Euskal Eskubaloi Federazioaren web orrian: www.fvascabm.com. Olaizagako harmailetatik ikusi nahiago dutenek bost euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. 8 eta 14 urte artekoentzako prezioa bi eurokoa izango da.

Hona Olaizagan jokatuko duten 2019ko Euskal Kopako partiden egutegia eta ordutegia:
 • Martxoak 23, zapatua (Finalerdiak)

  • 17:45 Aiala Zarautz ZKE– Zuazo HGB-Prosetecnisa BM.
  • 19:30 Kukullaga Etxebarri– Super Amara Bera Bera

 • Martxoak 24, domeka

  • 10:30 FINALA

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 20 eskubaloia elgoibar euskadikokopa2 banderagaz udala