Euskal Kopako lauko finala Elgoibarren jokatuko dute aurten ere

Barren.eus 2019ko mar. 15a, 17:20

Euskal Herriko emakumezkoen eskubaloi talde onenak Elgoibarren lehiatuko dira berriro ere, 2018ko Euskal Kopan gertatu zen moduan, 2019ko Emakumezkoen Euskadiko eskubaloi Kopa ere Olaizaga kiroldegian jokatuko baitute martxoaren 23an eta 24an.

2019 03 15 euskal kopa emakumeak kartela sanlo elgoibarHonako hauek dira aurtengo Euskal Kopako lauko finalera sailkatu diren lau taldeak: Bera-Bera, Kukullaga, Zarautz eta Zuazo. Azken talde horretan jokatzen du June Loidi elgoibartarrak. Martxoaren 20an egingo dute txapelketaren aurkezpen ofiziala, Elgoibarko udaletxean, 12:00etan. Sanlo kirol taldeak goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera ezinhobea dela nabarmendu du, eta kiroldegira joatera animatu ditu eskubaloi zaleak.

 • Azken Euskal Kopa ere Elgoibarren jokatu zuten

2017-18 denboraldiko Euskal Kopako lauko finala ere Elgoibarren jokatu zuten 2017ko abenduan. Zuazo eta Bera Bera ailegatu ziren finalera eta bizkaitarrek gol bateko aldeaz irabazi zuten Donostiako Bera Bera taldearen aurkako partida. Lehiatua eta emozioz betea izan zen finala eta polemika sortu zuen jokaldi batekin amaitu zen. Zuazok gainera, donostiarren nagusitasunarekin amaitu zuen, aurreko hiru Euskal Kopetako finalak irabazi baitzizkion Bera Berak (Euskal Kopako palmaresa). Bera Berak eta Zuazok beste zita garrantzitsu bat dute aurki, Espainiako Erreginaren Kopako zortziko finala jokatzeko sailkatzea lortu baitute Liga Guerreras Iberdrolako bi taldeek. Gainera, etxean jokatuko du June Loidiren Zuazo taldeak, Barakaldon jokatuko baita Erreginaren Kopa apirilaren 26tik 28ra. 

Hona Olaizagan jokatuko duten 2019ko Euskal Kopako partiden egutegia eta ordutegia:
 • Martxoak 23, zapatua (Finalerdiak)

  • 17:45 Aiala Zarautz ZKE– Zuazo HGB-Prosetecnisa BM.
  • 19:30 Kukullaga Etxebarri– Super Amara Bera Bera

 • Martxoak 24, domeka

  • 10:30 FINALA

2019 03 15 2017 12 23 euskal kopa finala elgoibar zuazo 2

∞Lotura duten albisteak: