Entrenamendua eta sagardotegia uztartu zituzten Elgoibarko Master Igeri Taldeko kideek

Barren.eus 2019ko mar. 14a, 13:54

Elgoibarko Master Igeri Taldeko kideek beti egiten dute irteera bat Donostian dagoen Paco Yoldi igerilekura, 50 metroko igerilekuan entrenamendu saioa egiteko. Eguna borobiltzeko igerian egin ostean elkarrekin joan ziren sagardotegira.

45 lagun daude Elgoibarko Master Igeri Taldean eta gutxik egin zuten huts Donostiara egin zuten urteroko irteeran. Sei kilometroko entrenamendua egin zuten Paco Yoldi udal kiroldegiko igerilekuan, eta sagardotegian berreskuratu zituzten indarrak gero. Izan ere, lagunartean kirola egiteko filosofiari eusten diote master taldean, Seber Uribe igeriketako entrenatzaileak BARREN aldizkariari emandako elkarrizketan azaldu zuen moduan. 

25 urtez aurrerakoen kategoria da masterrena. Masterren barruan ere kategoria ezberdinak daude, bost urteko adin tarteka. Igerilekuetako probetan zein itsas zeharkaldietan lehiatu daitezke, taldeka zein bakarka.

2019 03 14 master taldea elgoibar donostian