Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 10 Pyrene javi dominguez arkaitz irureta elgoibarEuskal Herriko koparako proba puntuagarria den Alta Ruta Pyrene mendi eski lasterketa jokatu zuten domekan Linzan. Arkaitz Iruretak eta Javi Dominguezek neurria hartua diote proba honi eta bigarren postua lortu zuten, bigarren urtez jarraian. Asier Arregi eta Mayi Mugika txapeldunorde izan ziren bikote mistoetan.

Elurrak egonkor jarraitzen du Pirinioetako mendi garaietan eta antolatzaileekn prestatuta zituzten ibilbidetan lehiatzeko aukera izan zuten  Alta Ruta Pyrene lasterketako parte haetzaileek. Linzako lepotik hasi, Atxeritoko leporaino igo, Foya del ingeniero sakonera jeitsi, Sobarcal tontorra egin, eta ondoren, Petretxemako tontorra igo zuten eskiatzaileek. Petretxemaren hego aldeko aldapa ikusgarria jaitsi behar zuten gero, Pirinioetako jeitsiera dotoreenetako bat mendi eskiatzaile askorentzat, Arkaitz Iruretaren berbetan. Hasi zen lekuan amaitzen zen proba, Linzako aterpetxean.

Euskal Herriko koparako proba puntuagarria zen, bikotekakoan. Proban parte hartu zuten hiru elgoibartarrek ibilbide luzeena aukeratu zuten, 22 kilometro eta 2.200 metroko desnibel metatua zuena. Eta ez ziren batere gaizki moldatu. Arkaitz Iruretak eta Javi Dominguezezek bigarren egin zuten. Lehen postua lortzeko borrokan ibili ziren eta ez zuten urruti izan, helmugan bi minutuko aldea atera baitzieten irabazleek, Igor Alzelai eta Aitor Ajuria Euskal selekzioko bikoteak. Iaz ere bigarren egin zuten Iruretak eta Dominguezek eta duela bi urte eurek irabazi zuten proba. Bikote mistoen kategorian lehiatu ziren Asier Arregi eta Mayi Mugikak elgoibartarrek ere lasterketa bikaina egin zuten eta sailkapeneko bigarren postua lortu zuten.
 • Irureta eta Dominguez Pierra Mentara bidean
Pierra Menta, mendi eskiko munduko lasterketa ospetsuena jokatuko da martxoaren 13tik 16ra bitartean, Alpeetan, Frantziako Areches-Beaufortain eskualdean, eta irteeran izango dira Arkaitz Irureta eta Javi Dominguez, azken bi urteetan egin duten moduan. "Elurra egitea espero da, beraz, basoan barrena izango dira etapa gehienak. Honek askoz zailagoa egiten du proba, bañera handiak sortzen baitira, eta igarri egiten da materialean, asko sufritzen du. Horregatik deitzen diote Elurretako Paris Dakarra. Baldintza horietan, egunez egun etapak bukatzea izango da aurtengo gure helburua", azaldu du Iruretak. Lau egunetan 10.000 metroko desnibel positiboa egingo dute eskiatzen.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 10 Pyrene javi dominguez arkaitz irureta elgoibar podium

2019 03 10 Pyrene asier arregi mayi mujika elgoibar

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza