Pilota Eguna egingo dute zapatuan

Barren.eus 2019ko mar. 7a, 13:14

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Pilota Eguna egingo dute bihar (martxoak 9). Ikastolako 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute urtero ikastetxean antolatzen duten pilota txapelketan.

22. Pilota Eguneko finalera sailkatu diren bikoteek Kalegoen plazako frontoian (euria egingo balu, Ikastolan) jokatuko dituzte finalak bihar, 10:30etik aurrera. Guztira hamahiru partida jokatuko dituzte, 12 tantora. Hona hemen finalera sailkatutako bikoteak.

2018ko Pilota Eguna

2019 03 07 2018 03 10 pilota eguna elgoibar ikastola 4