Mintxetako atletak pozik Anoetako belodromoan lorturiko emaitzekin

Barren.eus 2019ko mar. 5a, 13:28

Mintxeta atletismo taldeko hainbat neska-mutil Anoetako belodromoan lehiatu ziren joan zen zapatuan. Jakintza klubak antolatu zuen txapelketan, bere proba gogokoenean parte hartzeko aukera izan zuten atletek.

Mintxetatik jakinarazi dutenez, Elgoibartik Donostiara joandako atletak pozik daude lortu zituzten emaitzekin. Gainera, esperientzia polita eta aberasgarria da Anoetako belodromoa moduko pista batean lehiatzea. Proba batzuetan ez zen sailkapenik egon. Sailkapenak kontutan hartu zituzten proben artean, Luzerako jauzikoa  irabazi zuen Ane Agirregomezkortak, lau metro eta 10 zentimetroko jauzia eginda.

Hona hemen Mintxetako atletek lorturiko denborak eta markak:

 • 60 metroko hesidun lasterketa, alebin neskak:
Ane Agirregomezkorta 11,91 segundo
Nere Arregi 11,94
Marina Zubiaurre 11,99
Laiene Iraolagoitia 12,14
Nora Treviño 12,35
Nerea Garate 12,43
Maite Gurrutxaga 13,04

 • 60 metroko hesidun lasterketan, infantil neskak
Maddi Galindez 11,90 segundo
Helene Zubizarreta 12,34

 • Luzerako jauzian, alebin neskak
Ane Agirregomezkorta 4,10 metro
Nora Treviño 3,75
Nere Arregi 3,70
Laiene Iraolagoitia 3,60
Nerea Garate 3,60
Marina Zubiaurre 3,40
Maite Gurrutxaga 2,90

 • Luzerako jauzian, infantil neskak
Maddi Galindez 3,50 metro
Helene Zubizarreta 3,35

 • 1.000 metroko lasterketan, infantil mutilak
Anwar Elhassouni 3:21 minutu

 • 1.000 metroko lasterketan, alebin neskak
Nora Treviño 3,38 minutu
Nerea Garate 3,42
Nere Arregi 3,44
Marina Zubiaurre 3,53
Maite Gurrutxaga 4,02

 • 1.000 metroko lasterketan, infantil neskak
Helene Zubizarreta 3,37 minutu

 • Pisu jaurtketan, alebin neskak
Nere Arregi 7,93 metro
Nora Treviño 6,92
Marina Zubiaurre 6,44
Ane Agirregomezcorta 5,80
Laiene Iraolagoitia 5,25
Maite Gurrutxaga 4,03

 • Pisu jaurtiketan, infantil neskak
Maddi Galindez 5,00 metro
Helene Zubizarreta 4,79