Anwar Elhassouni seigarren postuan sailkatu zen Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketan

Barren.eus 2019ko ots. 28a, 10:34

Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zuten domekan, otsailaren 24an, Ortuellan. Mintxetako kide Anwar Elhassouni elgoibartarrak seigarren postua lortu zuen bakarka eta lehen postua, taldeka, Gipuzkoarekin.

Ortuellako El Barracon zelaian prestatutako zirkuituan lehiatu ziren infantil mailako atletak, eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketan, eta Anwar Elhassounik Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz hartu zuen parte. Elhassounik seigarren postua lortzeaz gainera, Euskadiko Txapelketa irabazi zuen, taldeka, Gipuzkoako selekzioarekin. 

Mintxeta atletismo taldetik jakinarazi dutenez, pista estaliko eta kroseko denboraldiak amaitu dira, eta aurrerantzean udaberriko eta udako txapelketetan lehiatzeko prestatuko dituzte atletak.
 • Argazki lehiaketako lanak Tantakan
Juan Muguerza Nazioarteko krosari buruzko argazki lehiaketara aurkeztutako lanak Tantaka tabernan egongo dira ikusgai, martxoaren 1etik aurrera. Guztira 22 argazki jarriko dituzte tabernako pareta eta zutabeetan zintzilik, eta gogokoenari botoa emateko aukera izango dute herritarrek.

∞Lotura duten albisteak: