Sanloko hiru taldek Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dituzte asteburuan

Barren.eus 2015ko mai. 26a, 12:48

Asteburu betea izan da Sanlo eskubaloi kirol-taldearentzat. Partida garrantzitsuak jokatu dituzte Sanloko bost taldek eta datorren asteburua ere ez da edonolakoa izango, hiru finaletan hartuko baitute parte Sanloko beste hiru taldek. Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute Alcortak, Laukok eta Bankoak. Lehen biek etxean, Olaizaga kiroldegian.

Sanlo kirol taldeko bost taldek jokatu dituzte finalak joan den asteburuan. Tecnifuelle kadete nesken taldeak Espainiako fasea jokatu zuen Iruñean. Barixakuan eta zapatuan jokatutako partidetan BM Palencia eta Knet Casalancio (Logroño) taldeak hartu zituzten mendean elgoibartarrek eta etxeko taldearen aurka, Malkatz Eskubaloia (Burlata), jokatu zuten domekan. Nafarrak eta gipuzkoarrak jokatutako bi partidak irabazita iritsi ziren hirugarren partida erabakigarrira. Bost goleko aldeaz (12-17) irabazi zuten nafarrek final izaera zuen partida, eta honenbestez, hurrengo faserako sailkapena lortu zuten. Hurrengo faserako sailkatzea lortu ez arren, denboraldi aparta egin du Tecnifuellek. 

• Txapeldun bat eta hiru txapeldunorde

San Roke Kafetegia infantil nesken taldeak Gipuzkoako lurraldeko txapelketa irabazi dute, finalean Ereintzari irabazita. Sanloko Casa Astigarraga, Federopticos Ikus eta Hotel Txarriduna taldeek ere jokatu zituzten finalak, baina galdu egin zuten. 

• Gipuzkoako Kopako finalak, datorren asteburuan

Datorren asteburua ere emozioz betea izango da Sanlokoentzat. Batetik, senior taldeek, Laukok eta Alcorta Forging Groupek, Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dituzte Olaizaga kiroldegian. Lauko senior emakumeen taldeak Zarauzko Aiala taldearen aurka jokatuko du finala. Zapatuan, hilaren 30ean, izango da, 17:45ean, Olaizaga kiroldegian. Emakumeen finala amaitu ostean hasiko da gizonezkoena, 19:00etan. Alcortak Errenteriako Ereintza taldearen aurka jokatuko du finala.

Bestetik, Bankoa kadete mutilen taldeak Irunen jokatuko dute Gipuzkoako Kopako finala, Bidasoa taldearen aurka. Sanloko taldeek zortzi finaletara iristea lortu dute 2014-2015 denboraldian. (informazio osoagoa: sanlo.net)

2015 05 25 sanrokekafetegiasanlo

2015 05 25 txarridunasanlo

2015 05 25 ikussanlotxapeldunorde*Argazkiak: sanlo.net