Elgoibar Sasoian zerbitzua anbulatorioan ere emango dute

Barren.eus 2019ko ots. 27a, 20:30

Udalak jarduera fisikoa era sistematizatuan eta kontrolatuan egiten laguntzeko helburuarekin jarri zuen martxan duela urtebete Elgoibar Sasoian Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua. Orain, erabiltzailengana gehiago gerturatzeko, anbulatorioan ere emango dute zerbitzua, Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez.

Martxoaren 5etik aurrera izango da, eta martitzenetan emango dute, 10:30etik 12:30era bitartean (odol ateratze gelan). Doakoa da zerbitzua eta Mintxetan ere ematen dute, astelehenero, 17:00etatik aurrera, eta eguenetan, 10:30etik 12:30era. Ordua eskatu behar da zerbitzua ematen duen teknikariarekin batzeko. Telefonoz (943 744 415) edo e-postaz (elgoibarsasoian@elgoibar.eus) eskatu daiteke zita.

Lotura duten albisteak: