Sanloren eskubaloi campusean parte hartzeko izen-ematea

Barren.eus 2019ko ots. 27a, 20:20

Sanlok jakinarazi duenez, otsailaren 28an zabalduko dute 8. Eskubaloi Campusean izena emateko epea. Aurten Asturiaseko Llanes herrian egingo dute aurtengo egonaldia, hiru txandatan.

Otsailaren 28an, 8:00etatik aurrera eman ahal izango da izena Sanloren eskubaloi kanpusean. Plazak mugatuak direla ohartarazi dute Sanloko arduradunek. 2005 eta 2010. urteen artean jaiotako umeek har dezakete parte Asturiaseko Llanes herrian egingo duten campuseam. Adinaren arabera banatuta, hiru txanda egingo dituzte. Lehen txandan (uztailaren 1etik 8ra) eta bigarren txandan (uztailaren 8tik 15era) benjamin eta alebin mailako neska-mutilek hartuiko dute parte, 2007 eta 2010 urte bitartean jaiotako umeek, alegia. Hirugarren txandan, azkenik, infantilek hartuko dute parte, 2005ean eta 2006an jaiotako umeek. Uztailaren 15etik 22ra joango dira horiek Llanesera. 

Sanloko jokalarientzako prezioa 350 eurokoa izango da, eta 375 euro ordaindu beharko dute Sanloko jokalari ez direnek. Informazio gehiagorako 688 735 446 telefonora hots egin edota santolatxo@gmail.com helbidera idatzi.

Izena emateko sanlo.net