Aitor Gallastegi gailendu da zazpigarrengo Danobat Iriondo xake txapelketan

Barren.eus 2019ko ots. 23a, 14:57

Elorrioko xakelari Aitor Gallastegik irabazi du 7. Danobat Iriondo Xake Txapelketa. Eguenean jokatu zuten finalean Juan Mauel Navarro elgoibartarrari irabazi zion Gallastegik.

Iazko urrian hasi zen VII. Danobat Iriondo xake txapelketa eta harrezgero 30 partaide aritu dira lehian Iriondo tabernan. Aste honetan jokatu dituzte azken partidak, finala eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzekoak.

Finalean Aitor Gallastegik eta Juan Manuel Navarrok jokatu zuten elkarren aurka eta Gallastegik irabazi zuen partida, eta txapelketa. Elorrioko xakelariak bederatzi garaipen lortu ditu txapelketan, tablak egin ditu beste bi partidatan eta behin bakarrik galdu du partida bat. Iaz txapeldunorde izan zen Gallastegi, Jabi Muñoz mendaroarrak irabazi zuen edizioan.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Felix Manso urnietarrak irabazi zion Tomas Conde elgoibartarrari.
Hurrengo eguenean jokatuko dute Kopako finala Juan Jose Gomezek eta Jon Esnaolak. 19:15ean izango da Iriondo tabernan.

2019 02 20 xake iriondo danobat 7 elgoibar finalak saribanaketa

2019 02 20 xake iriondo danobat 7 elgoibar finalak irabazlea aitor gallastegi

2019 02 20 xake iriondo danobat 7 elgoibar finalak hasi

♦ Mekatar Iriondo Xake Txapelketaren palmaresa:

I. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Jose Luis Larrañaga
  • Txapeldunordea: Juan Manuel Navarro

II. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Jose Luis Larrañaga
  • Txapeldunordea: Juan Manuel Navarro

III. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Mikel Leon
  • Txapeldunordea: Juan Manuel Navarro

IV. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Juan Manuel Navarro
  • Txapeldunordea: Juan Jose Gomez

V. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Jose Luis Larrañaga
  • Txapeldunordea: Mikel Leon

VI. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Jabi Muñoz
  • Txapeldunordea: Aitor Gallastegi

VII. Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

  • Irabazlea: Aitor Gallastegi
  • Txapeldunordea: Juan Manuel Navarro