60+ taldeko kideen babesa Elgoibar Kirolaren Europako Herria izendapenari

Barren.eus 2019ko ots. 21a, 13:27

60 urtetik gorako pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzen dituen 60+ programako erabiltzaileek eta arduradunek babesa adierazi diote "Elgoibar Kirolaren Europako Herria 2019" izendapenari eta Elgoibarrek Bruselatik ekarritako banderarekin atera dute argazkia.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 2011n jarri zuen martxan 60+ izeneko egitasmoa, 60 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoz. Unai Arrietaren gidaritzapean, jarduera fisikoaren eta garapen pertsonalaren bidez, zahartze aktiborako bizimodu osasuntsuak sustatzen dituzte, funtzio emozionalak, motibazionalak eta sozialak hobetzen dituzten estrategiak erabilita.

Une honetan 70 lagunek parte hartzen dute egitasmoan. Martitzenetan eta eguenetan ematen dituzte saioak, Mintxetan, IMH kiroldegian eta Kultur Etxean.

∞Lotura duten albisteak: