C.D. Elgoibarreko 80 neska-mutilek hartu zuten parte ikastaroan. "Sare sozialak behar moduan ez erabiltzeak izan ditzaketen arriskuez ohartarazi eta kontzientziatu nahi ditugu gure gaztetxoak eta guztiak behartu genituen parte hartzera, entrenamendu orduetan jaso baitzuten ikastaroa", azaldu du klubeko presidente Jon Basurtok. 2008an jaiotakoek atzo jaso zuten ikastaroa Kultur Etxean, eta 2007an jaiotakoen txanda izango da gaur. IKT Eskolako Iñigo Zaballos adituak trebatu ditu gaztetxoak ziberbizitzarako.