Aste Santuko Kirol Campusean izena emateko epea zabalik dago

Barren.eus 2019ko ots. 20a, 09:22

Aste Santuko Kirol Campusa jarri du martxan, hamaikagarren urtez, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak.

Kirol Campusa apirilaren 15ean hasiko da eta apirilaren 26an bukatuko da. Zazpi egun izango dira guztira: apirilak 15, 16, 17, 23, 24, 25 eta 26. Egun horietan 9:30etik 12:30era izango dira saioak. Umeek Mintxetako instalazioak (atletismo, tenis eta padel pistak eta futbol zelaia) eta Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxak erabiliko dituzte.

2007 eta 2012 urte bitartean, biak barne, jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute kirol campusean. Hau da, 7 eta 12 urte tarteko haurrek parte hartu dezakete. Interesatuek apirilaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 44 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 49 euro.