Emakumeen eta gizonen pala txapelketetako izen-ematea martxoaren 8an amaituko da

Barren.eus 2019ko ots. 15a, 11:36

Martxoaren 26tik ekainaren 21era Kalegoen plazan jokatuko dituzten emakumeen eta gizonen pala txapelketetan izena emateko epea zabalik dago.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, martxoaren 8ra bitartean eman daiteke izena Lagunak Pilota Eskolak Elgoibarko Udal Kirol Patronatua eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin antolatzen dituen txapelketetan. Jai-Alai tabernan eman behar da izena. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Emakumeen pala txapelketarenn 8. edizioa izango da aurtengoa eta laugarrengoz antolatu dute gizonena. Ohi duten legez, Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte partidak. 

Iaz 44 bikotek jokatu zuten bi txapelketetan eta Mutrikuko eta Mendaroko bikoteak ailegatu ziren finalera. Mutrikuko Barruetabeña ahizpek irabazi zuten Elgoibarko Emakumezkoen Binakako 7. Pala Txapelketa. Gizonezkoen hirugarren Pala Txapelketan berriz, Gorka Lizarralde eta Markel Portu gailendu ziren mendaroaren arteko finalean.

2019 02 15 2018 06 22 pala finalak elgoibar kalegoen giz 1

Lotura duten albisteak: