Iban Gonzalez txirrindulariak seigarren postu batekin hasi du denboraldia

Barren.eus 2019ko ots. 13a, 13:46

Master mailako txirrindulariek Laudion hasi zuten denboraldia, otsailaren 9an. Hiru txirrindulari elgoibartar lehiatu ziren Laudioko XI. Master Klasikoan eta Iban Gonzalezek lortu zuen posturik onena.

Master 30, 40, 50 eta elite mailakoak lehiatu ziren Laudioko XI. Master Klasikoa txirrindulari lasterketan, denboraldiko lehena master mailako txirrindularientzako. 78 kilometroko ibilbidea osatu zuten eta David Busto (Elorrioko Banan Banan) izan zen guztietan azkarrena (41,69 kilometro orduko batez-bestekoa), eta baita bere mailakoa ere (Master 30). Maila horretan lehiatu zen hain justu ere Iban Gonzalez elgoibartarra. Seigarren postuan sartu zen helmugan Gobike taldeko kidea eta hirugarren postua lortu zuen bere mailan (Master 30). Hamabi laguneko ihesaldia osatu zen 7. kilometroan eta horiek ailegatu ziren helmugara aurreneko postuetan.

Beste bi txirrindulari elgoibartar ere lehiatu ziren Laudioko proban. Ramon Garcia (Bodegas Mazuela-Roger) eta Iñigo Lariz (Gobike). Era berean, Elgoibarko Gobike taldeko Unai Agirrebeña eibartarrak laugarren egin zuen proban eta hirugarren postua lortu zuen Master 40 mailan.

*Argazkiak:aiaraldea.eus

2019 02 13 iban gonzalez elgoibar gobike laudio klasikoa aiaraldea