Elgoibarko Itzulia hamar orduan egiteko ekimena sustatuko du Morkaikok

Barren.eus 2019ko ots. 12a, 16:18

Sukaldaritzan slow food mugimendua dagoen moduan, mendian ere lasaiago ibiltzeko, patxada handiagoaz, ekimena sortu du Morkaiko Mendizale Elkarteak: Elgoibako Mendi Itzulia hamar ordutan egitea.

"Azken urteetan, mendi-itzulia gero eta azkarrago egiteko joera du jendeak, eta aukera horren aurka ezer ez dugun arren, mendian lasaiago ibiltzeko aukera ere sustatu nahi dugu", azaldu dute Morkaikotik ekimen berri honen harira. 

Maiatzaren 11n Morkaikoren Egunaren barruan egingo den Elgoibarko Mendi Itzulia "modu lasaiagoan" egin nahi duen jendea animatu nahi dute parte hartzera. Morkaikokoek erbi lanak egingo dituen lagun bat jarriko dute eta hark markatuko du itzulia hamar ordutan egiteko erritmoa ta pausoa. 6:00etan Kalegoen plazatik irten eta 16:00etarako itzulia amaitzea da euren asmoa.

 • Arnora mendi irteera, domekan
Morkaikok Herri Esklarekin eta Ikastolarekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteera berri bat egino dute domekan, otsailaren 17an. Oraingoan Arno mendira igoko dira. Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira 9:30ean. Handik autoz joango dira Kalbario ondoan dagoen Izarbide aterpetxearen aparkalkuraino, handik hasiko baitute ibilaldia. Zazpi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute Arno gaineraino igo eta jaisteko. "Apaingo lepoa pasa ondoren, artadi artean, 1948. urtean Morkaikok egin zuen aterpetxeraino helduko gara. Handik zuzenean Arnoko tontorrera igoko gara. Arno gainetik itxasbazterreko ikusmira zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Hamaiketakoarekin indarberritu ondoren, atzera Kalbariora itzuliko gara. Bazkaltzeko ordurako etxera bueltatzeko", azaldu dute.

morkaiko elgoibar itzulia 1

Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak

•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak