Iker Calvok urrezko hiru domina irabazi ditu Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketa Txapelketan

Barren.eus 2019ko ots. 6a, 12:30

Bi igeriketa txapelketa jokatu zituzten aurreko asteburuan Bergarako Agorrosin igerilekuan: Gipuzkoako Neguko Infantil Txapelketa eta Eskolarteko 34. Gipuzkoako Txapelketa. 300 igerilari baino gehiago aritu ziren lehian.

Iker Calvo igerilari elgoibartarrak eskolarteko txapelketan hartu zuen parte, alebinetan, eta emaitza bikainak lortu zituen. Eibar Igerixan taldeko kidea den Calvok urrezko hiru domina irabazi zituen. Bi lasterketa irabazi zituen 200 metroko proban, bizkar estloan eta estilo librean. Ehun metroko lasterketan irabazi zuen hirugarren urrea, estilo librean. (Txapelketetako argazkiak goiena.eus)

2019 02 02 iker calvo eibar igerixan taldekideegaz bergara agorrosin

  ∞ Lotura duten albisteak