Gorka de la Concepcion gailendu zen Elgoibarren jokatutako Euskadiko Giza Proba Txapelketan

Barren.eus 2019ko urt. 30a, 12:41

Sigmako probalekuak hartu zen aurreko zapatuan 2018ko bakarkako Euskadiko Gizon Proba Txapelketa. Bost lagun aritu ziren lehian, lau bizkaitar eta arabar bat.

800 kiloko harria arrastaka eraman behar zuen bakoitzak orduerdiko saioan. Txandan txandan lehiatu ziren, goizean bi parte hartzaile eta arratsaldean beste hirurak. Gorka de La Concepcion Castrejana bizkaitarrak irabazi zuen txapelketa, bi plaza, zinta bat eta 54 zentimetroko marka eginda. Irabazleak baino 17 zentimetro gutxiago eginda, Gotzon Abasolo sailkatu zen bigarren postuan. Juan Carlos Lopez Perez de Onraita arabarra sailkatu zen hirugarren postuan (bi plaza eta 5,4 metro). Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatu zuen txapelketa.

  • 1.-Gorka de la Concepcion (2 plaza - 1 zinta - 0,54 metro)
  • 2.-Gotzon Abasolo Sagastabeitia (2 plaza - 1z - 0,37 m)
  • 3.-Juan C. Lopez Perez de Onraita (2 plaza - 0z - 5,40 m)
  • 4.-BeƱat Amade Fullaondo (1 plaza - 1z - 3,57 m)
  • 5.-Aitor de la Concepcion (1 plaza - 1z - 2,87 m)

2019 01 26 euskadi giza proba txapelketa elgoibar sigma saribanaketa

2019 01 26 euskadi giza proba txapelketa elgoibar sigma v1