Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 19 kalamua barinaga jaitsiera podium mayi mujika elgoibar hitzaKalamua-Barinaga Jaitsiera jokatu dute hirugarrengoz eta aurreko bi ekitaldietan gertatu zen moduan, Joseba Plaza markina-xemeindarra eta Mayi Mujika elgoibartarra gailendu dira. Mujikak gainera probako errekorra ondu du.

Guztira 38 parte hartzaile lehiatu ziren hirugarren Kalamua-Barinaga Jaitsieran, joan zen zapatuan, Barinagako San Anton jaien barruan antolatutako mendio lasterketan. 12:00etan hasita, bata bestearengandik 30 segundotara irten ziren parte hartzaileak, banakako lehian. Emakumeen artean aurreko edizioetan baino parte hartzaile gehiago izan ziren, zortzi guztira. Horien artean Mayi Mujika Errasti izan zen azkarrena, jarraian lortzen duen hirugarren garaipena eskuratuz. Iaz ezarritako errekorra ondu zuen gainera antxitxikari elgoibartarrak. Hamahiru minutu eta 37 segundoan osatu zuen jaitsiera, iaz baino 17 segundo gutxiago. Oñatiko Ainara Uribarri Martinezek (00.14.43) egin zuen bigarren eta Bidane Baskaran Etxeberria markina-xemeindarrak (00.15.13) hirugarren.

Gizonezkoetan Joseba Plaza Rabanete markina-xemeindarra izan zen azkarrena eta Ibai Etxeberria Eizagirre azpeitiarrak (00.12.00) eta Igor Urionabarrenetxea Zaldunbide aulestiarrak (00.12.09) osatu zuten podiuma. Juanan Martin Leiva elgoibartarra bedeatzigarren postuan sailkatu zen (00.13.24). Ikus hemen probako salkapenak

 kalamua barinaga jaitsiera juanan martin Elgoibar hitza

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza