Master talde honetan igerian ondo egiten dutenek parte hartu dezakete, itsasoan egiten diren zeharkaldietan edo triatloietan parte hartzeko teknika eta prestaketa fisikoa hobetzeko asmoa dutenentzat da egokia, edo sarritan igerian egiten dutenek teknika hobetzeko. Interesatuek Olaizaga Kiroldegian eman behar dute izena, urtarrilaren 28a baino lehen. Udal Kirol Patronatuko bazkideentzako prezioa 39,75 eurokoa izango da eta 53,25 euro ordaindu beharko dituzte bazkide ez direnek.
Talde berri honen ordutegia honakoa izango da: astelehenetan eta eguenetan, 14:00etatik 15:00etara.