Goi mailako atleten bisita jaso zuten Ludotekako umeek

Barren.eus 2019ko urt. 11a, 14:47

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Elgoibarko Ludotekara bisita egin zuten Mugertza krosean lehiatuko diren antxitxikariek. Gertukoak bezain apalak direla erakutsi zuten ia ordubeteko bisitaldian, eta umeen galderak erantzuteaz gainera eurekin jolasean ere aritu ziren. Kroseko antolatzaileek azken orduko zenbait aldaketa ere jakinarazi dituzte.

Selemon Barega, Stanley Waithaka eta Yasemin Can atleten bisita izan zuten atzo Elgoibarko Ludotekako erabiltzaileek. Era guztietako galderak egin zizkieten umeek eta gustura aritu ziren saltakariak, bai galderei erantzunez eta baita umeekin jolasean ere, futbolinean, besteak beste. 

•Azken orduko bajak eta altak
Mintxeta Atletismo Taldeak zenbait azken orduko aldaketa iragarri ditu domekako kroserako. Batetik, Abdelaati Iguider marokoarra ezin izango dela etorri jakinarazi dute, min hartuta dagoelako. Bestetik, azken orduan kontratatu dituzten hainat atletaren berri ere eman dute.

  • Gizonezkoen lasterketa nagusian hartuko dute honakoek: Yago Rojo (Atletismo Bikila), Amin Houkmi El Jarmouni (Atletismo Bikila), Tariku Novales (Go Fit Athletics), Jorge Blanco Alvarez (CA Fent Cami Mislata) eta David Palacio (CA Fent Cami Mislata).
  • Honako beste hauek emakumezkoen lasterketa nagusia korrituko dute: Maria Teresa Urbina (Bilbao Atletismo), Elena Garcia Grimau (Valencia Sports), Kate Holt (Ingalaterrako selekzioa), Nicole Taylor (Ingalaterrako selekzioa), Naomi Taschimowitz (Ingalaterrako selekzioa) eta Rachel Robinson (Ingalaterrako selekzioa).

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan danekin

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan galderak

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan umeegaz

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan galderak2

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan futbolin

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan can

2019 01 10 mugertza atletak elgoibar ludotekan