Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 09 mugertza krosa elgoibar aurkezpena udaletxean danak banderaMunduko eta Europako txapelketetan 30 domina eskuratu dituzten atletak batuko dira domekan Mintxetan, 76. Mugertza krosean lehiatzeko. Diamond League prestigiotsua irabazi duten hiru atleta ere ekarriko ditu Mintxetak eta baita 3.000 metro oztopoetako munduko errekorraren jabe den Beatrice Chepkoech ere. Aurtengo krosa antolatzeko ahaleginak eta diruak inoizko emakumezkoen lasterketa onena antolatzeko erabili dituztela nabarmendu dute antolatzaileek krosa aurkezteko agerraldian.

Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 76. ekitaldia aurkeztu dute eguerdian udaletxeko pleno aretoan. Mintxeta atletismo taldeko arduradun Zigor Diezek azaldu duenez, partaidetza errekorra hautsiko du aurtengo krosak, 1.000 antxitxikarik eman baitute izena (iaz 900 izan ziren) hamar lasterketatan parte hartzeko. "Horrenbeste korrikalariri lekua egitea eta logistika kudeatzea gero eta zailagoa da, baina zerbait ondo egiten ari garenaren seinalea ere bada atleta guztiek Mugertza krosean korrika egitea nahi izatea", azaldu du.

Kopuruaz gainera, kalitatea ere izango du Elgoibarko krosak, aurten ere goi mailako parte hartzea izango duela aurreratu baitute antolatzaileek. Emakumezkoen lasterketa nagusiak izango duen parte hartzea nabarmendu dute bereziki. "Dominak eta garaipenak eskuratu dituzten atletak ekarri ditugu. Horietako bik, Hellen Obirik (Kenya, 1989) eta Beatrice Chepkoechek (Kenya, 1991) Diamond League txapelketa irabazi zuten iaz, eta Chepkoechek gainera 3.000 metro oztopo-lasterketako munduko errekorra ezarri zuen 2018ko udan. Obirik, berriz, zilarrezko domina lortu zuen Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan eta bera izan zen azkarrena iaz 5.000 metroko probetan. Alegia, bi atleta afrikar hauen goi maila egiaztatuta dago, "zalantzarik gabe", adierazi du Zigor Diezek. Obiri Elgoibarrera ekartzea asko kosta zaiela aitortu du. "Ez ditu kros asko korritzen eta kosta zaigu Elgoibarrera ekartzea". Oburi bihar ailegatuko da Elgoibarrera. Bere aurkari nagusienetakoa izango da Chepkoech. Atleta horri buruz, bere apostu pertsonala izan dela azaldu du Diezek. "Apostu interesgarria izan daiteke eta asko eman diezaioke krosari". Yasemin Can eta Stella Chesang ere kontratatu dituzte. Turkiar nazionalitatea duen keniarra da Can. Hiru alditan irabazi du Europako Kros Txapelketa eta 5.000 eta 10.000 metroko lasterketetan ere Europako txapelduna izandakoa da, 2016. urtean. Sasoi betean ailegatuko da Elgoibarrera, Campaccioko krosa irabazi baitzuen joan den domekan Italian. Stella Chesang (Uganda, 1996) gazteak Commonwealth Jokoetako 10.000 metroko proba irabazi zuen 2018an, eta laugarren egin zuen Afrikako txapelketan. 

 • Gazteen arteko lehia gizonezkoen proban
Gizonezkoen proban gaztetasunaren aldeko apostu argia egin dutela azaldu dute antolatzaileek. Proba irabazteko hiru faborito nagusiak, afrikarrak hirurak, ez dira hogei urte baino zaharragoak. Gazteak bai, baina ez ezezagunak. Garaipen garranzitsuak lortutakoak dira hirurak. Selemon Barega (Etiopia, 2000) da adibiderik argiena. Aurrez beste hainbat atleta gazterekin gertatu den moduan, Baregak Elgoibarren eman zuen izan daitekeenaren berri, 75. Mugertza krosa irabazita. Kros denboraldia amaitu ostean, garaipen garrantzitsuak eskuratu zituen pistako denboraldian. Diamond League txapelketa prestigiotsua izabazi zuen eta bera izan zen urteko atletarik azkarrena 5.000 metroko lasterketan. Proba horretan bosgarren egin zuen Londresko Munduko Txapelketan. Baregak baino urte bat gehiago duen Rhonex Kipruto (Kenya, 1999) izango da proba irabazteko beste faborito argi bat. 2018an 20 urtez azpikoen munduko txapelketa irabazi zuen 10.000 metroko proban eta Afrikako Kros Txapelketa ere irabazi zuen. "Ez ditu kros asko korritzen, baina Afrikan jokatu dituen ia guztiak irabazi ditu, horrek daukan zailtasunarekin. Martxoan jokatuko da bi urtean behin egiten den Munduko Kros Txapelketa eta proba hori dute buruan atleta askok", zehaztu du Zigor Diezek. Stanley Waithaka (Kenya 2000) da proba irabazteko faboritoen artean dagoen hirugarren gaztea. Afrikako kros txapelketan txapeldunordea izan zen Kiprutoren atzetik eta Zornotzako Nazioarteko Krosa irabazi zuen Errege Egunean. Munduko Kros Txapelketa prestatzen diharduen Abdelaati Iguider marokoarra ere ekarriko du Mintxetak. "1.500 metroko lasterketan lehiatu da urte askoan eta apenas korritu duen krosik, baina Munduko txapelketa prestatzen ari da".
 • 1.000 parte hartzaile
Domekan, urtarrilaren 13an, jokatuko da 76. Mugertza Krosa. Hamar lasterketa izango dira guztira eta 10:00etan hasiko da lehena, alebin neskena. Mamo Wolde Gipuzkoa sariaren 17. edizioan ere herrialde askotariko ordezkariak egongo dira, Ingalaterra, Belgika eta Frantziakoak, besteak beste. Espainiako Autonomi Erkideko ia guztietako atletak ere lehiatuko direla zehaztu dute antolatzaileek. "Ahalegin berezia egin dugu aurten Espainiako atleta gazte onenak ekartzeko". Katalunia, Nafarroa eta Euskadiko selekzioetako ordezkariak ere lehiatuko dira eta Kantabriakoa ere bai, estreinakoz.

 • Atletei harrera ofiziala zapatuan
Urtero bezala, harrera ofiziala egingo zaie atletei zapatuan, udaletxean, 19:30ean, Haritz Euskal Dantzari taldearen parte hartzearekin. Krosa domekan jokatuko bada ere aste osoan izango da protagonista Elgoibarren. Eguenean arratsaldean Elgoibarko Ludotekako erabiltzaileei bisita egingo diete atletek eta zapatuan Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute, 19:00etan, udaletxean. Argazki lehiaketa ere antolatu dute. beste urte batez, Tantaka tabernarekin elkarlanean. Era berean, Gaztelekuak ere Instagram Lehiaketa antolatu du bigarrengoz.  

2019 01 09 mugertza krosa elgoibar aurkezpena udaletxean felix sanchez selemon barega

2019 01 09 mugertza krosa elgoibar aurkezpena 3 afrikar

2019 01 09 mugertza krosa elgoibar aurkezpena udaletxean

2019 01 09 mugertza krosa elgoibar aurkezpena udaletxean pub

Gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketak irabazteko atleta esanguratsuenak:

2019 01 09 Selemon Barega 2019 01 09 Kipruto RhonexFH1b Kidney18 Arg NYRR
2019 01 09 StanleyMburuWaithaka 2019 01 09 Abdelaati Iguider
 2019 01 09 Hellen Obiri  2019 01 09 Beatrice Chepkoech
 2019 01 09 yasemine Can  2019 01 09 Stella Chesang

 

Lotura duten albisteak:

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza