San Anton pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte barixakuan

Barren.eus 2019ko urt. 9a, 12:26

Lagunak Pilota Eskolak San Anton Pilota Txapelketaren 27. ekitaldia antolatu du aurten. Joan den barixakuan, urtarrilaren 4an jokatu zituzten lehen finalerdiak Ikastolako frontoian, eta barixaku honetan jokatuko dituzte bigarrengoak.

Alberdi II eta Apezetxea bikoteak lortu zuen finalerako txartela promesa mailan. Hala, iaz lortu zuten garaipena errepikatzeko aukera izango dute urtarrilaren 18an jokatuko den finalean. Unai Alberdik eta Antton Apezetxeak 15 tantoan laga zituzten Osa eta Ibarloza, finalerdietako partidan. Barixakuan (urtarrilak 11) jokatuko dira finalerdiuetako beste bi partidak, 22:00etatik aurrera. Promesetan De La Fuentek eta Olidenek Etxaniz eta Gartzia izango dituzte aurkari.

Nagusien mailan, berriz, Labakak eta Telletxeak osatutako bikoteak lortu zuen finalerako txartela aurreko barixakuan, Egigureni eta Balerdiri 22 eta 15 irabazita. Bigarren finalerdian Astiz eta Gaskue Salaberriaren eta Bikuñaren aurka arituko dira, promesen arteko neurketa jokatu eta gero.