C.D. Elgoibarren otarraren zozketak baditu irabazleak

Barren.eus 2019ko urt. 8a, 13:15

Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak urtero eguberrietan zozkatzen duen otarraren irabazleak zein izan diren jakitera eman du.

Honako hauek dira saritutako zenbakiak: 1.saria: 19030; 2. saria: 30003. Lehen saria Miguel Angel Eizagirrek eskuratu du eta Mikel Rauleagak bigarrena. Batak zein besteak jaso dute dagoeneko saria, hainbat produktuz osatutako otarra bana eta dirua, -400 euro lehen sariaren irabazleak-.

Ohi duten legez, Gabon Zahar Feria egunean, joan den abenduaren 29an, egin zuten zozketa, 20:00etan, Kalegoen plazan. 

2018 12 29 cd elgoibar otarra zozleta irabazlea2