Gabonetako Haur Krosa 17:00etan hasiko da Mendarozabaletik. 2007. urtetik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta lasterketak adinka egingo dituzte. Izenematea doan izango da eta lasterketa hasi baino ordu-erdi lehenago egin behar da irteeran. Parte hartzaile guztiek domina eta gozoki poltsa bana jasoko dituzte bukaeran.
•San Silbestrea Mendaron bakarrik
Mendaroko Txirrindulari taldeak antolatuta, abenduaren 31n 17:00etan hasiko da Mendaroko San Silbestrea. Bost kilometroko ibilbidea izango du probak eta Goñati frontoitik irtengo dira. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, bi euroan. Elgoibarren ez da San Silbestre lasterketarik egingo. Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, aurten ere ez antolatzea erabaki dute, iaz moduan.