Gabonetako harri-jasotze txapelketako hiru finalistetako bat da 'Goikoetxe'

Barren.eus 2018ko abe. 20a, 13:23

Imanol Albizu Goikoetxe harri jasotzaileak Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano eta Ondarroako Inhar Urruzuno izango ditu aurkari Gabonetako harri-jasotze txapelketako finalean.

Abenduaren 31n jokatuko dute Gabonetako harri-jasotze txapelketako finala Asteasun. Finala jokatuko duten hiru harrihasotzaileek ehun kiloko hiru harrirekin neurtuko dituzte indarrak eta teknika: zilindro zaharra, kubikoa eta bola.

Finalerdian 85 altxaldi eginda sartu zen finalean Peñagarikano, 84 altxaldi eginda Urruzuno eta Goikoetxe-k 81 egin zituen Aizarnazabalen jokatutako saioan.

 Urrezko Aizkolari Kopa, Gabonetako Harri-jasotze Kopa eta Gabonetako Emakume Ingude Kopa jokoan izango dira Urtezahar egunean, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan.