Hugo Sierra arkularia Gipuzkoako txapeldun etxean jokatu zen txapelketan

Barren.eus 2018ko abe. 17a, 21:19

Gipuzkoako Aretoko XXVIII. Arku Tiraketa Txapelketa jokatu zuten, joan den domekan, Olaizaga kiroldegiko kantxan. Arku instntiboen modalitatean etxean geratu zen txapela, Hugo Sierrak eskuratu baitzuen titulua.

Sierrak, Zarta arkulari taldeko kide eta lagun duen Javier Varona izan zuen aurkari finalean. Parte hartzaileek 30 geziko bi serie jaurti zituzten kalifikazioan, 18 metrora zeuden ituetara. Puntuazio onena lortu zutenek jokatu zituzten gero kanporaketak.