Gipuzkoako errendimendu txapelketan zortzi pilotaririk onenen artean sailkatzea lortu du Lagunak Pilota Eskolako Iker Izagirrek (Elgoibar, 2007), baina final-laurdenetan kanporatu zuten.
Unax Madina izan zuen aurkari aurreko barixakuan Ikastolako frontoian jokatu zuten kanporaketan, eta Beasaingo Murumendi Pilota Eskolako ordezkariak lortu zuen finalerdietarako sailkatzea. Gutxigatik, baina bi jokoak irabazi zizkion Madinak Izagirreri: 7-8 eta 6-8.