Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 14 gurutz aginagalde bidasoa presidenteaElgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 19an, eguaztena, egingo dute. Ekitaldi hasieran lidergoaz eta kudeaketaz berbetan arituko dira lau gonbidatu: Gurutz Aginagalde, Guruzne Azpiroz, Patricia Maraña eta Andoni Azkargorta.

Abenduaren 19an banatuko dituzte Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak, musika eskolako auditoriumean, 19:30ean. Udal Kirol Patronatuak 23 sari banatuko ditu Elgoibarko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren errekonozimendu gisa. Sarietako hiru Udal Kirol Patronatuak emango dituen sari bereziak dira, eta gainerakoak kirol-talde bakoitzak proposatu eta aukeratutakoak.

 • Mahai ingurua
Urtero legez, kirolaren inguruko mahai inguru batekin hasiko da ekitaldia. Aurtengoan kirol kudeaketari eta lidergoari buruz arituko dira berbetan lau kirolari: Gurutz Aginagalde (Irungo C.D. Bidasoa eskubaloi taldeko lehendakaria eta jokalari ohia), Guruzne Azpiroz (San Juan-Koxtaperen emakumeen traineruaren entrenatzaile berria), Patricia Maraña (Real Sociedad belar hockey taldeko kapitaina) eta Andoni Azkagorta (S.D. Eibar futbol taldeko entrenatzailearen laguntzailea). Sarrera doan izango da.

 • Aurreko urteetako sarituak

2018 12 14 patricia maraña real sociedad hockey

2018 12 14 guruzne zpiroz batelerak

2018 12 14 andoni azkargorta sd eibar entrenatzailea

∞ Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza