Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 14 iker izagirre lagunak pilota eskola elgoibarGipuzkoako errendimendu txapelketan zortzi pilotaririk onenen artean sailkatzea lortu du Lagunak Pilota Eskolako Iker Izagirrek. Final-laurdenetako partida jokatuko du gaur Ikastolako frontoian.

Alebin mailako Gipuzkoako pilotari onenak lehiatzen dira eskuz banakako Gipuzkoako errendimendu txapelketan eta final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte asteburu honetan. Sailkatzea lortu duten zortzi pilotarietako bat da Iker Izagirre (Elgoibar, 2007). Lagunak taldeko ordezkariak Oier Osa oñatiarra kanporatu zuen final-zortzirenetako kanporaketan.

Final-laurdenetako kanporaketan Unax Madina izango du aurkari, Beasaingo Murumendi Pilota Eskolako ordezkaria. Gaur (abenduak 14) jokatuko dute elkarren aurkako partida, Ikastolako frontoian, 19:00etan hasita.

Txapelketa honetan, 4. koadroaren barruan jokatzen dute pilotari gaztetxoek, pilota goxuarekin. Oterorenak dira darabiltzaten pilotak eta federazioaren zigilua daramate. Bi joko irabaztera jokatzen dute, 8 tanto irabaztera bakoitza. Berdinketa hausteko hirugarren jokoa 4 tantotara jokatzen dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza