Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 13 mugertza krosa elgoibar Kartela 2019Juan Muguerza Nazioarteko krosaren kartela aurkeztu du Mintxeta Atletismo Taldeak, 2019ko krosa jokatzeko hilabete falta denean. Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkarteak (IAAF) antolatutako argazki lehiaketan atletismoko urteko argazki onenaren saria irabazi berri duen argazkia eraman dute kartelera.

Juan Mugertzaren argitaratu gabeko argazkiarekin osatu zuten 75. Mugertza kroseko kartela eta 76. ekitaldian Selemon Barega etiopiarra izango da protagonista, gizonezkoen lasterketa nagusiko irabazlea.

Felix Sanchez Arrazola (Oñati, 1979) argazkilariak ateratako argazkia da eta atletismoko urteko argazki onena izendatu berri dute IAAF Photograph of the Year award argazki lehiaketan. Joan den abenduaren 4an jaso zuen saria Montecarlon.

Kartela aurkeztearekin batera, erakunde eta babesleei eskerrak eman dizkiete Mintxeta taldeko kideek, eurengan jarri duten konfidantzagatik. "Mintxeta Atletismo Taldean, gogoz lanean dihardugu 2019ko urtarrilaren 13an inor falta ez dadin", azaldu dute 76. Mugertza krosari buruzko informazio osoagoa: www.mintxeta.com

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza