Nazioarteko Xake Txapelketako partidak zuzenean emango dituzte Internetez

Barren.eus 2018ko abe. 12a, 21:10

Goizean aurkeztu dute ITS Security 28. Elgoibarko Maisu Handien Nazioarteko Xake Txapelketa eta arratsaldean jokatu dute estreinako jardunaldia. Euskadiko Xake Federazioak Internerterako konexioa duten xake pieza eta taula bereziak ekarri ditu aurten, eta horiei esker zuzenean eskainiko dituzte partida guztiak sarean.

Aurten chess24.com webgunean jarraitu ahal izango dira zuzenean Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketako partidak. Xake taula eta pieza bereziekin jokatuko dituzte partidak, Internetera konektatuta baidaude. Hala, xakelarien mugimendu guztiak egin ahala ikusi ahal izango dira webgune horretako xake taula birtualean. Mundu mailan bisita gehien jasotzen dituen espainierazko webguneen artean dago chess24.com, xakeak jarraitzaile asko baititu munduan. Magnus Carlsenek eta Fabiano Caruanak jokatu berri duten Munduko Xake Txapelketan, esaterako, jende askok jarraitu ditu partidak Internetez

2018 12 12 xake elgoibar nazioartekoa aurkezpena tableroa

ITS Security 28. Elgoibarko Maisu Handien Nazioarteko Xake Txapelketako sailkapenak, partiden ordutegiak, xakelariei buruzko datuak eta beste hainbat informazio, berriz, info64.org webgunean kontsulta daiteke.
Elgoibarko Xake Txapelketan hamar xakelari arituko dira lehian, gaurtik abenduaren 18ra bitartean. Udaletxeko pleno aretoan jokatuko dituzte partidak eta ateak irekita egongo dira partidak bertatik bertara jarraitu nahi dituztenentzat.

Honako hauek dira lehian diharduten hamar xakelariak: Karina Ambartsumova (Errusia), Michael Oratovsky (Israel), Mikel Huerga (Euskadi), Ilmars Starostits (Letonia), Carlos Suarez (Espainia), Aleksa Strikovic (Serbia), Javier Moreno (Espainia), Nicolo Napoli (Italia), Paul Velten (Frantzia) eta Adrian Martinez (Euskadi).

Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak. Bigarren jardunaldia, abenduaren 13an jokatuko dute 10:15ean hasita. Hirugarren, laugarren eta bosgarren jardunaldiak 17:00etan jokatuko dituzte. 10:15ean seigarren jardunaldia. Berriro ere 17:00etan zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak eta azkena 9:30ean hasiko da. (ikus egutegia)

2018 12 12 xake elgoibar nazioartekoa aurkezpena zozketa

2018 12 12 xake elgoibar nazioartekoa aurkezpena zozketa1

2018 12 12 xake elgoibar nazioartekoa aurkezpena lucas

∞Lotura duten albisteak: