'ITS Security' Elgoibarko nazioarteko xake txapelketa abenduaren 12tik 18ra jokatuko dute

Barren.eus 2018ko aza. 29a, 10:17

Babeslea lortu eta gero ITS Security izena izango du aurtengo Elgoibarko Maisu Handien Nazioarteko Xake Txapelketak. Antolatzaileek lotuta dituzte abenduaren 12tik 18ra udaletxeko pleno aretoan lehiatuko diren xakelariak. Azken bost urteetan parte hartu ostean, Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak ez du parte hartuko aurten.

ITS Security 28. Elgoibarko Maisu Handien Nazioarteko Xake Txapelketako antolatzaileek, Udal Kirol Patronatuak, Euskal Xake Federazioak eta Zubi-Ondo xake elkarteak, aurtengo torneoan parte hartuko duten xakelariak ezagutzera eman dituzte. Ohi legez, hamar xakelari lehiatuko dira Elgoibarren eta lotuta dituzte: Karina Ambartsumova (Errusia), Michael Oratovsky (Israel), Mikel Huerga (Euskadi), Luis Galego (Portugal), Carlos Suarez (Espainia), Aleksa Strikovic (Serbia), Javier Moreno (Espainia), Nicolo Napoli (Italia), Paul Velten (Frantzia) eta Adrian Martinez (Euskadi). Hamargarrena euskal xakelari gazte bat izatea nahi zuten antolatzaileek eta Adrian Martinez izango da hori, 17 urteko bilbotarra. Parte hartzaileen artean bik irabazi dute Elgoibarko Torneoa, Mikel Huergak (2009) eta Michael Oratovskyk (2016). Iaz, Henrik Teske alemaniarrak irabazi zuen txapelketa.

Abenduaren 12an aurkeztuko dute Nazioarteko Xake Txapelketa, 12:30ean, udaletxeko pleno aretoan eta arratsaldean, 17:00etan, jokatuko dute lehen jardunaldia. Pleno aretoan jokatuko dituzte erronda guztiak, bederatzi guztira. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da, 13:30ean, udaletxean.
 • Beste bi txapelketa abenduan
Era berean, Elgoibarko Xake Taldeak beste bi xake txapelketa antolatu ditu abendurako. Estreinako ITS Security irekia izango da bat, abenduaren 15ean, Kultur Etxeko sotoan (10:30). Dagoeneko 35 lagunek eman dute izena eta beste hamar xakelarirentzako lekua dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Bigarrena eskolarteko xake txapelketa izango da, abenduaren 16an, sotoan baita ere, 10:00etatik aurrera.

2018 11 29 2017 12 20 xake nazioartekoa elgoibar gustavo barrenetxea

♦ Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketako irabazleen zerrenda (-PDF-):

  1. Oleg Korneev (Errusia) 6 garaipen
  2. Azer Mirzoev  (Azerbayan) 3
  3. Zenon Franco (Paraguay) 1
  4. Elizbar Ubilava (Georgia) 1
  5. Gilberto Milos (Brasil)        1
  6. Reynaldo Vera (Kuba) 1
  7. Marcelino Sion (Espainia)    1
  8. Felix Izeta (Eusdadi)  1
  9. John Van der Wiel  (Herbehereak)    1
  10. Mario Gomez  (Euskadi)   1
  11. Horacio Saldano   (Argentina) 1
  12. Ivan Cheparinov (Bulgaria)    1
  13. Kamil Miton  (Polonia)        1
  14. Mikel Huerga  (Espainia)       1
  15. Daniel Alsina  (Espainia)        1  
  16. Patrice Etchegaray  (Frantzia)        1
  17. Ider Borya  (Frantzia)     1
  18. Michael Oratovsky (Israel) 1
  19. Henrik Teske (Alemania) 1