Elikagai bilketarekin bat egingo dute Sanlok eta C.D. Elgoibarrek

Barren.eus 2018ko aza. 28a, 15:34

Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak eta C.D. Elgoibar futbol taldeak bat egingo dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren elikagai bilketarekin. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo dute Elgoibarren Gipuzkoako Elikagaien Bankuarentzako janari bilketa, baina bi kirol taldeek abenduaren 1ean eta 2an jasoko dituzte elikagaiak.

Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak bat egingo du Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren elikagai bilketarekin, eta aurten ere Jokalari bat = kilo bat egitasmoa jarri du martxan, jokalari bakoitzak kiloko pakete bat edo litroko ontziren bat eman dezan. Jokalariez gainera beste edonork har dezake parte. Sanlo eskubaloi taldetik zehaztu dutenez, esnea, gailetak, azukrea, pardelak, olio kontserbak eta hauts txokolatea moduko janaria behar dute, bereziki. Olaizaga kiroldegiko harreran egingo dute bilketa, asteburu honetan, abenduaren 1ean eta 2an. Kiroldegiko harreran jarriko dituzten kaxetan laga beharko dituzte elikagaiak jokalariek eta Olaizagara hurbiltzen diren lagunek. Senior mailako Sanloko talde guztiek (Alcorta F.G., Lauko, Salento eta Gaurve) etxean jokatuko dituzte euren partidak asteburu honetan -Pizzeria Salento taldeak eguaztenean-. Guztira Sanloko hamar taldek jokatuko dute asteburuan Olaizaga kiroldegian eta beste hiru taldek IMH Kiroldegian. Hona hemen Sanloko taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak

 • Jokalari bat kilo bat kanpaina C.D. Elgoibarrek
Era berean, C.D. Elgoibarrek ere batuko du janaria elikagai bankuarentzat. "C.D.Elgoibarrentzat elkartasuna ezinbesteko balorea da, talde bat, herri bat, gizarte bat aurrera atera ahal izateko. Hori dela eta Jokalari bat kilo bat kanpaina antolatu dute elikagai bilketarekin bat eginez. Futbol taldeak Mintxetan duen bulegora eraman behar dira elikagaiak, abenduaren 1ean eta 2an. Kasu honetan ere honako elikagaiak dira premiazkoenak: pardelak, esnea, gailletak, azukrea, olioa, kontserbak eta hauts txokolatea. Hona C.D. Elgoibarko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegia.

Iaz eginiko janari bilketan 250 kilo janari batu zituzten C.D. Elgoibarrek eta Sanlok.