Alberto Iñurrategik ‘Porrotaren alde’ hitzaldia eta diaporama eskainiko du gaur musika eskolan

Barren.eus 2018ko aza. 28a, 11:07

Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaldarrak eskainiko duen saioarekin amaituko da, gaur, 2018ko Morkaikoren Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloa.

Porrotaren alde izeneko hitzaldia eta diaporama eskainiko du aretxabaldarrak Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean (21:00).

Hamalau zortzimilakoak oxigenorik gabe igo dituen mendizaleak porrotaren aldeko apologia egingo du gaur eskainiko duen emanaldian. "Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ala kosta gailurrak metatu behar ditugu. Gailurra, gero eta desprestigiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea", dio Iñurrategik.

Alberto Iñurrategiren emanaldiarekin amaituko dira aurtengoz Morkaikoren mendiko emanaldiak

2018 11 28 morkaiko emanaldiak A28 AlbertoIñurrategi 02