Ate irekien jardunaldia Udal Kirol Patronatuaren kirol eskaintza ezagutzeko

Barren.eus 2018ko aza. 28a, 10:22

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak era askotariko kirolak eskaintzen ditu, eta horietako batzuek herritarrei ezagutzera emateko antolatu dute ate irekien jardunaldia abenduaren 15erako.

Besteak beste, erretiratuentzako gimnasia, zumba, spinning eta krosfit moduko kirol modalitateak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute ate irekien jardunaldian parte hartzen duten lagunek. Abenduaren 15ean, zapatua, izango da. Interesatuek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan. Parte hartzaileen kopurua mugatua dela ohartarazi dute antolatzaileek, 25 lagun saio bakoitzeko.

Hona hemen saio bakoitzari buruzko xehetasunak:

  • Jubilatuentzako gimnasia: 9:00etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Elena
  • Zumba: 10:00etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Elena
  • Spinning: 10:00etan, Mintxetan. Monitorea: IƱigo
  • Krossfit: 11:15etan, Olaizaga Kiroldegian. Monitorea: Iratxe