Igerilari elgoibartarrak hasi dira lehian

Barren.eus 2018ko aza. 21a, 12:44

Elgoibarko igerilari gaztetxoek bi lehiaketatan hartu zuten parte asteburuan.

Batetik, benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian hartu zuten parte, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 2010ean jaiotakoak 50 metro libreko proban aritu ziren, 2009. urtean jaiotakoak 100 metro libreko proban eta 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilak 100 eta 200 metro libre eta 50 metro bizkar probetan lehiatu ziren.

Bestalde, eta zapatuan baita ere, Legazpiko Bikuña igerilekuan ligako bigarren jardunaldian lehiatu ziren alebinak.
Elgoibarko Igeriketa Taldekoek jakinarazi dutenez, Azpeitian zein Legazpian denbora oso onak egin zituzten igerilari elgoibartarrek.

elgoibar igerilariak legazpi alebinak